Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2008

Gurasoak erritmo eta ingelesa egiten

aio 17/12/2008 @ 19:30
Gurasoak dantzan

Egun hauetan Haur Hezkuntzako guraso,amatxi-atatxi,osaba-izeba....denak gonbidatu ditugu gurekin batera erritmo eta ingelesa egitera.

Ana.rekin ingelesa pixka bat ikasi dute (gutti! guk beraiek baino gehiago dakigu!!).Eta BegoƱak denak dantzan paratu zituen.Baina uste dugu ,hortan ere,gehixeago ikasi beharko dutela!!

Bertze egunen batetan berriz ere etorri beharko dute , behar den bezala dantzatzen ikastera!!!!

Animo!! Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!

IBARROLA.ren LANA IMITATUZ

aio 17/12/2008 @ 18:51
Basoa

Udazkena denez,eta 4 urteko gelakoak Ibarrolak margotutako basoa lantzen ari zirela,guk ere gure basoa margotzea erabaki genuen.Horretarako HH.ko ikasle bakoitzak bere enborra ekarri behar zuen.Denetarik zegoen:haundiak,txikiak,zabalak,zutik egoten zirenak.....Enborra guztiak ikastolan genituela,lanari ekin genion.Tenpera prestatu eta denak margotzen hasi ginen (zaila egin zitzaigun,enborra margotzea ez baita paperan margotzea bezain erraza).

Begitu!Begitu ze baso polita sortu dugun!!!Momentuz ikastolan jarrita dago,HHko sarreran.(Hontza bat ere agertu da,bertan bizi dena)