OLENTZERO IKASTOLAN!!!!!
Olentzero Ikastolara hurbildu zen.Opariz betetako zaku haundi batekin etorri zen,eta gela bakoitzeko oparitxo batzuk banatu zituen.Aurten Maridomingi ezin izan zuen berekin batera etorri,hagitz lanpetuta baizebilen.
Hagitz konten jarri ginen,eta urte guzian zehar nahiko ongi portatzen garela erran genion.Berak bazekien batzuetan kaskar xamar portatu izan garela,eta hobetzen saiatuko garela erantzun genion.
Olentzerorekin solasean egon ginen (nahi zuenak musu bat emateko aukera ere izan zuen) eta aurten ikasitako kanta berria abestu genion.Kantua "martxoso" xamarra da,eta olentzerori aunitz gustatu zitzaion.
"Horra,horra,horra gure olentzero
pipa hortzetan duena eserita dago.
pa-pa-pa-pa-pa-pa....."

Zabaldu
del.icio.us