Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2009

HH.koak BERTIZERA!!!!AUPA!!!!

aio 28/03/2009 @ 14:26

Martxoak 13.Eguraldi izugarria egin zuen.Bertizen egon ginen eguna pasatzen.Bertan ikusi genituen zuhaitza eta lore aunitz:sekuoia (zuhaitz handi-handiak),intxaurrondoak,jingobilobak,gaztainondoak,e.a.....aunitz gehiago.Lorategian joko batzuk egin genituen:

  • zentzumenak landu
  • animaliak asmatu
  • paisaiako koloreak identifikatu
  • e.a.....

Baina guretzako politenak tunela eta baita ere jolas parkea izan ziren.Zenbat ura edan genuen hango iturritik!!!!!

Berara autobusan bueltatu ginen,atta eta amattoen besoetara.

Bertiz,2009

GORA IHAUTERIAK!!

aio 04/03/2009 @ 22:16
ihauteriak 2009,goizez

Ortzegun gizena,urtero bezala,mozorrotuta joan ginen gure ikastolara.Bakoitzak nahi zuen mozorroa aukeratu zuen; etxean jauntzi eta ikastolan elkartu ginen denak.Bertan Mari Motots,Sorgin bat eta IƱaki Perurena aurkitu genituen.Dantzan eta jolasean ibili ondoren,ederki gosaldu eta kanpora atera ginen.Eguraldi ona zegoenez,Kanttonberri auzoan zehar "zingarrarraultze" eskatzen ibili ginen:arraultzak,goxokiak,txokolatea,txistorra...gauza aunitz bildu genituen!

ETA ARRATSALDEAN .....

ihauteriak 2009,arratsaldez

Arratsaldean,txikien inude eta artzaiak ospatzen da gure herrian.Eta gu,haur hezkuntzakoak,mozorrotu egiten gara eta konparsa gisara ateratzen gara beraien gibeltik.

Aurten "HAMELINGO TXIRULARIA" genuen mozorrotzeko aukeratutako gaia.Eta gu xaguak ginen.Guraso koadrila bat etorri zen gurekin batera,baina beraiek herritarraz mozorrotu ziren.Dantza aunitz egin genuen.Leher eginda bukatu genuen,baina ederki pasatu genuen eguna.