Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Ekaina 2009

SUHILTZAILEAK BISITATZEN

aio 16/06/2009 @ 18:54

Suhiltzaileak ikustera hurbildu ginen!!!A ze sorpresa hartu genuen irakasleek suhiltzaileetara gindoazela erran zutenean.Oraingoan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailako lagunak joan ginen.

Kamioiak kanpoan zeuden,eta Berako suhiltzaile bolondresak diren Txema,Juan Ramon eta Jesus gure zai genituen.Asteko Jesus.ek suhiltzaileen lana zein den azaldu zigun:EZ DUTE BAKARRIK SUA ITZALTZEN!!!!

Elurra dagoenean gatza potolo bat botatzen dute,arbolak traban daudenean moztu,uholdeetan lagundu.......

Ibiltzen dituzten arropa eta kasko berexiak ere ikusi eta probatzeko aukera izan genuen.

Eta ondoren,mangerekin ura eta aparra botatzen lagundu genien!!! (bitartean pixka bat jostatzeko probextu genuen)

Bukatzeko kamioietan buelta bat eman ziguten!!!

suhiltzaileei bisita

ARRITXULO.n LO BAT!!!

aio 08/06/2009 @ 20:11
kanpaldia Arritxulo.n

Bai,bai!Oiartzungo Arritxulo aterpean lo bat egin dugu!

Aunitz haunditzen ari gara,eta aurten horrenbeste ikasi dugunez,horrelako irteera merezi genuen.

3,4 eta 5 urtekoak autobusean Oiartzun izeneko herrira joan ginen.Arratsaldea bertako ikastolako parkean pasatu genuen.Ondoren,autobusa berriz ere hartu eta Arritxulora eraman gintuen!

Ze goatze haundiak zeuden han!! denak batera lo egiteko modukoak!Eta halaxe egin genuen,lo egiteko zakua guztiak batera jarri genituen.3 eta 4 urtekoak logela batetan sartu ginen ,eta 5 urtekoak bertze batetan.

Irakurri gehiago ยป

TXILLIDA LEKU

aio 08/06/2009 @ 19:11

Txillida leku.ra egin genuen aurtengo azkeneko irteera.Eguraldia zoragarria egin zuen,eta gu gustora ibili ginen eskulturen artean.Ailetu ginenean,taldeetan banatu ginen,eta asmakizunen bitartez eskultura desberdinak aurkitzen joan ginen.Denetarik zegoen:harrizkoak,burnizkoak,soinua ateratzen zutenak....Baso polita ere ikusi genuen,eta zenbait eskulturen artean marraskilo edo karakolak gustora lotan.

Gero txalupan paseotxo bat eman genuen.Irlan bazkaltzeko asmotan ginen,baina ezin izan zen,garbiketa lanetan baizeuden.

Bazkal ondoren Alderdi-Eder.eko parkean primeran pasatu genuen!

txillida leku