Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIRIKAREN TXOKOA
labiagako neska mutilak artistak gara.

Atala: Bestelakoak

02/07/2008 GMT 1

BUKATU DA!!!!!!!!

aio @ 20:23

Aurtengo ikasturtea bukatu da!!!! Dagoeneko denok oporretan gaude,eta egun aunitz egongo omen da gure ikastola itxita.Gu poloki-poliki haunditzen goaz,eta oporretatik bueltan gela berrietan egonen gara,eta laguntxo berriak sartuko dira 3 urteko gelan............Ezagutu nahi badituzue....badakizue zer egin,ezta??bai,horixe,sartu zaitezte "zirikaren Txokoa".n eta ikusiko duzue zenbat ekintza egingo ditugun datorren ikasturtean!!

OPORRAK ONGI PASA!!!!!!!!!!!!!ETA IRAILA ARTE!!!!!!!!!!!!

15/04/2008 GMT 1

suhiltzaileak gara!!!!!!!

aio @ 21:18

Berako suhiltzaileak ikustera hurbildu ginen.Bertan kamioiak,gimnasioa,beraien materiala...ikusi genuen,eta eman zizkiguten azalpenak txintxo-txintxo aditu genituen.

 Ondoren,mangerak atera zituzten,eta ura eta aparra bota genituen (suhiltzaileen laguntzaz ,noski):ORTZADARRA EDERRA SORTU GENUEN!!Horren ongi portatu ginelarik,azkenean kamioietara goitu ,eta mendiruntz abiatu ginen,benetako suhiltzaileak bagina bezala.Sirenak pizten utzi ziguten!!! Haunditzean,gutariko batzuk,suhiltzaileak izan nahi dugu!

Irakurri gehiago »

12/02/2008 GMT 1

GORA IHAUTERIAK!!!

aio @ 23:04

ihauteriak

Primeran pasa ditugu aurtengo ihauteriak.Ortzegun gizena goizean,bakoitzak nahi genuen bezala mozorrotuta agertu ginen ikastolan.Denetarik zegoen!! printzesak,indiarrak,sorginak,otso bat,pailazoak...

 Herrian barna bueltaxka bat eman genuen,baita puskak bildu ere Zingarrarrautze kantatuz!(txistorra,arraultzeak,goxokiak...)

Arratsaldean,TTANTTO,TXIRRITX ETA XANGO gure laguntxotaz mozorrotu ginen.Inude eta Artzaien desfilean parte hartu genuen,konparsa gisa.Dantza eta kantari aritu ginen.Bukaeran merendu goxoa eman ziguten eta dantzaldia izan zen.Hagitz ongi pasatu genuen.

GORA IHAUTERIAK!!!

Irakurri gehiago »

09/01/2008 GMT 1

udazkena

aio @ 17:45
zirika eta bere laguntxoak

udazkenak kolore aunitz ditu.Guk  ikastolako sarreran baso bat sortu genuen.Hostoak,enborrak,adarrak,udazkenako fruituak(intxaurrak,urrak,gaztainak,ezkurrak) mendian bildu genituen eta argazkian agertzen den baso eder hau egin genuen.Gustatzen al zaizue?

07/01/2008 GMT 1

oporrak bukatu dira

aio @ 15:36

Dagoeneko eguberrietako oporrak bukatzen ari zaizkigu.Bihar berriz,elkar ikusiko dugu denok!!!

Adi! berehala ihauteriak datoz eta!Guk dagoeneko badakigu zertaz mozorrotuko garen,eta zenbait guraso lanean dabiltza gu denok elegante-elegante kalean barna dantzan ibili al izateko.

19/12/2007 GMT 1

Badator!!!

aio @ 16:40

img_0034.JPGBadator!Andereñoak erran digunez,OLENTZERO DATOR!  5 lo bertzerik ez dira falta Olentzero etortzeko.Ikastolara etorriko ote da gu ikustera?

 ETORRI ZEN!!! Olentzero eta Maridomingi gu ikustera etorri ziren!!!!Zakua opariz beteta ekarri zuten:ipuinak,puzzlea,joku desberdinak,DVD-a...Hagitz urduri jarri ginen,baina Olentzeroren hitzak aditu ondoren,beregana hurbiltzen ausartu ginen gutako gehienak,baita muxu eman ere!!

Ongi portatzen saiatu behar dugula erran zigun,eta lanpetuta zebilela azpimarratu zuen.Baina hala ere,saiatuko omen da plazara etortzen,gu denok ongi kantatzen badugu,behintzat

Etxeetan ere,opariren bat utziko digula erran zigun!!!!

Irakurri gehiago »

24/10/2007 GMT 1

plastikako lanak

aio @ 13:15

                                                                 Ubasoadazkena denez.....:

3 urtekoak plastilinazko onddo bikainak sortu dituzte!!

4 eta 5 urtekoak,Ibarrola imitatuz,baso eder bat sortu varios-161-1.jpgdute!!

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!