![]() |
| KORRIKA |
Astelehenean egun berezia ospatu genuen ikastolan.Korrika gure herritik pasatu zen,Ikastolaren aintzinetik,hain zuzen ere.Aintzinako astean,eraman genituen petoak margotu genituen,kanta pixka bat ikasi genuen...
Astelehenean kantatzen eta dantzatzen egon ginen,ipuin polita bat aditu genuen.......Hamaiketakoa jan ondoren,gure arropetan korrikako petoak lotu eta ikastola parean (Iamotenean) jarri ginen,ikastolako lagun guztiak eta guraso mordo bat ere.Hantxe agertu ziren Argitxo (DBH.ko Mikel Leiza) eta bere laguntzailea ,Maider (HH 5 urteko neska).Jende aunitz bildu ginen,eta urduritasunez espetu genuen,korrika guregana ailetu zen arte.Euskaldunaraino genuen korrika joateko puska,eta primeran egin genuen.
Gero ikastolara bueltatu ginen,eta eguraldia primerakoa zenez,errekreoan bazkaldu genuen,denak batera.Ondotik jokuak izan ziren.
Hagitz ongi pasatu genuen!! Ttipi-ttapa,ttipi-ttapa korrika!!!


Zabaldu
del.icio.us



Olentzero Ikastolara hurbildu zen.Opariz betetako zaku haundi batekin etorri zen,eta gela bakoitzeko oparitxo batzuk banatu zituen.Aurten Maridomingi ezin izan zuen berekin batera etorri,hagitz lanpetuta baizebilen.

Abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen eguna ospatzen da.Guk,azaroaren 25tik abenduaren 2ra EUSKARAREN ASTEA ospatuko dugu gure ikastolan.
ZAUDETE!!!!
