![]() |
| gure bidaiak |
5 urteko neska-mutilak ,Gulliver.en ipuina irakurri ondoren,zenbait bidai egin ditugu.Leku hauetan egon gara (hori bai,ikastolatik atera gabe!!):Paris,Amerika,Txina,Australia,Saharako basamortua.
![]() |
| gure bidaiak |
5 urteko neska-mutilak ,Gulliver.en ipuina irakurri ondoren,zenbait bidai egin ditugu.Leku hauetan egon gara (hori bai,ikastolatik atera gabe!!):Paris,Amerika,Txina,Australia,Saharako basamortua.
![]() |
| HH 4 urteko gelan udazkena |
Udazkena ailetu denez,gure gela apainduko dugu.Horretarako,buztinarekin,onddo bikainak sortu ditugu,baita plastilinarekin ere.(ARTISTA BATZUK GARA!!!!)
Ikastolako pasiloan zinaurritegi bat jarri dugu,eta zuhaitz baten homa-irudi polita
Gure ikastolan badugu lagun haundi bat . Bere izena Zirika da. 10 urte ditu.Berako baserri batean bizi da. Urtero bizpahiru aldiz etortzen da Ikastolara gurekin jolastera. Batzuetan opariak ekartzen ditu: loreaK, fruituak...
Bertzeetan ipuina eta kontu aunitz kontatzen dizkigu,eta guk gauza aunitz ikasten ditugu,Zirika.k erraten duena erne-erne aditzen egoten bait gara.Inauterietan ere gurekin batera mozorrotu eta dantza egiten du.



Prestatu zaitezte!! Hauek izango dira aurten egingo ditugun irteerak:
Martxoan Bertiz.era joanen gara
Maiatzan Txillida-leku.ra,hango eskulturekin jostatzera
Eta KANPALDIA :Oiartzunera ,Arritxulo aterpera lo egitera!!!!!
![]() |
| lizuniaga08 |
urtero bezala ,Labiaga Ikastolako ikasle eta irakasle guziok,Lizuniaga.ra joan ginen egun polita pasatzera.Lehen Hezkuntza eta D.B.H.koak oinez joan ziren,mendian barna.Gu ,berriz,Haur Hezkuntzako txapeldunak,zenbait gurasoen kotxeetan sartu eta mendirantz abiatu ginen.Gu ailetu ginen lehendabizikoak,eta zaldia eta traktorea ikusteko aukera izan genuen,baita zenbait "zezen" ere.Ederki bazkaldu ondoren denok elkarrekin jostetan pasa genuen eguna.Hori bai,leher eginda bukatu genuen,batez ere txikienak.
Kaixo !!!! Zer moduz pasa dituzue oporrak???
Astelehenean zuen zai izango gaituzue,izan ere oporrak bukatu eta ikasturte berria hastera doa!Gehienak pila bat haunditu zaretela erran digute ,eta lagun berriak 3 urteko gelan hastekoak direla ere.
Beraz,badakizue :astelehenean berriz elkar ikusiko dugu !!!!
Aaaaaa!!!!!!!! eta pasiloan sorpresatxo bat prestatu dugu !!! ea gustatzen zaizuen.
Muxu haundi-haundiak.Zuen lagunak
TTANTTO,TXIRRITX eta XANGO