euskararen eguna
Euskararen eguna azaroaren 30-ean ospatu genuen...
Nafarroan abenduaren 3-an jai zenez,Labiaga Ikastolan aitzineko ortziralean EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen.Goizean Argitxo eta bere laguntzaile bat ipuin polita irakurri ziguten,haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako 1go zikloko lagunei.Arratsaldea berezia izan zen.Ikastolan barna txoko desberdinak zeuden (kantatu eta dantzatzeko txokoa,margotzeko txokoa,herri kirola txokoa eta jokuen txokoa).Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzakoak txokoetan banatu ginen,eta denok ekintza desberdinetan parte hartu genuen.
Egunari bukaera emateko 2 kantu eder kantatu genituen eta guraso koadrila eder bat gu ikustera etorri zen.

Zabaldu
del.icio.us