LIZUNIAGARA JOAN GINEN
aio @ 15:04![]() |
| lizuniaga08 |
urtero bezala ,Labiaga Ikastolako ikasle eta irakasle guziok,Lizuniaga.ra joan ginen egun polita pasatzera.Lehen Hezkuntza eta D.B.H.koak oinez joan ziren,mendian barna.Gu ,berriz,Haur Hezkuntzako txapeldunak,zenbait gurasoen kotxeetan sartu eta mendirantz abiatu ginen.Gu ailetu ginen lehendabizikoak,eta zaldia eta traktorea ikusteko aukera izan genuen,baita zenbait "zezen" ere.Ederki bazkaldu ondoren denok elkarrekin jostetan pasa genuen eguna.Hori bai,leher eginda bukatu genuen,batez ere txikienak.


Zabaldu
del.icio.us
Erantzun bat »
Primeran pasatu genuen argazkietan ikusi ahal denez eta datorren urtean errepikatzeko prest gaude. Ongi izan...
Erantzun bat idatzi