BIDAIAK EGIN DITUGU
aio @ 22:02![]() |
| gure bidaiak |
5 urteko neska-mutilak ,Gulliver.en ipuina irakurri ondoren,zenbait bidai egin ditugu.Leku hauetan egon gara (hori bai,ikastolatik atera gabe!!):Paris,Amerika,Txina,Australia,Saharako basamortua.
Paris.en garbi genuen zer aurkitu dezakegun:Eurodisney!! Baina dorre luze bat dagoela ere ikasi dugu,Eiffel izenekoa.
Ameriketan indioak eta bakeroak topatu genituen.
Txina.ra egin genuen bidaian,palillo edo txotxa txinatarrekin gosaldu genuen (argazkietan lortu genuela ikusiko duzue,ez bait zen batere erraza!!).Ni hao (kaixo) eta zai jian (agur) erraten badakigu,dagoeneko.
Australian gustora egon ginen,izan ere bertan,krokodriloak,koalak,marrazoak,kanguroak....eta surflariak aurkitu ditzazkegula ikasi genuen.
Eta Sahara.n,gure azkeneko bidaian,beraiek ibiltzen dituzten oihalekin jantzi ginen,non eta nola egiten duten lo ikasi genuen.......eta ,noski,beraiek bezala agurtzen ere:"salamalekum "
Guregatik balitz bidaiatzen jarraituko genuke,irakasleari galdera aunitz egin bait dizkiogu:"non dago Ipar Poloa?Non dago Argentina ?Eta Brasil?Eta Jamaika....."(nabari da futbolariak daudela tartean)


Zabaldu
del.icio.us
Erantzunak(3) »
Bidaiatzen egondu gara eta hagitz ongi pasa dugu, herrialde pila bat ezagutu ditugu baina bertze hainbertze daukagu ezagutzeko. Honetarako aunitz ikasi behar dugu. Hagitz polita eta interesgarria izan da
Paris izugarri gustatu zait. Ongi pasatu!!!!!!! Indioak eta bakeroak ere. Haunditan Australiara surf egitera joanen naiz. Kontuz nerekin marrazoak!!!!!!!!!!
BALEAK EZ JAN ARRAI TTIKIAK NI JOATEN NAIZENEAN IKUSI NAHI DITUT ETA.
Erantzun bat idatzi