Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

EUSKARAREN ASTEA

aio @ 12:54

argitxo-2.jpgAbenduaren 3an Nazioarteko Euskararen eguna ospatzen da.Guk,azaroaren 25tik abenduaren 2ra EUSKARAREN ASTEA ospatuko dugu gure ikastolan.

Hortarako,Euskaraz Biziko arduradunak,Gorputz Hezkuntzako irakaslearen laguntzarekin,zenbait ekintza prestatu dituzte.Ikasleak,irakasleak,gurasoak,ikasle ohiak,bazkideak.....DENAK GONBIDATUTAargitxo.jpg ZAUDETE!!!!

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Azaroaren 25(asteartea):IKASPILOTA eta bertso-saioa:LH 3.zikloa goiz osoan zehar frontoian ariko dira Baztan eta Lesakakoekin batera.11:45tan HH,LH,DBHkoak pilota partiduak ikustera eta bertsoak entzutera hurbilduko gara.

Azaroaren 26(asteazkena):Argitxoren marrazkiak eta eskulanak egingo ditugu .Eta Argitxo eta bere laguntzailearen ipuiakadituko ditugu.

Azaroaren 27(ortzeguna):arratsaldez,jokuak eta tailerrak.

Azaroaren 28(ortzirala):Argitxoren lehiaketaren sari banaketa

Abenduaren 1(astelehena):euskarari buruzko hausnarketa.

Abenduaren 2(asteartea):Arratsaldez kantu saioa 16:15etan

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(3) »

#1

bihar ikaspilota ikustera joanen gara. primeran pasatuko dugu!!!!

#2

Aupa,Garazi!! espero dut ongi pasatu izango zenuela frontoian.Ni ere han egon nintzen,eta Argitxo eta Zirika ikusi nituen.

#3

Gaur Argitxo etorri da ikastolara eta ipuin polita kontatu digu.Nik bere kanta pixka bat ikasi dut:"bero,bero,bero.Haurrak egin euskaraz orain eta gero"

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>