Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gabonetan,"Diario de noticias"egunkarian HH 5 urteko gelakoei egindako elkarrizketa bat argitaratu zuten.Hona hemen egin zitzaien argazkia eta beraien erantzunak:

ELKARRIZKETA

OLENTZERORI BURUZKO ELKARRIZKETA

HH 5 urteko gelako laguntxo batzuekin egon gara solasean:Unai,Haizea,Martxel,Jone,Urtzi,Alex.

Olentzerori buruz dakitena kontatzea eskatu diegu.Irakurri ezazu eta erne egon,gauza bitxiak ezagutuko dituzu eta!!

-Badakizue segiduan nor etorriko den?

-BAI!! Olentzero!!

-Eta non bizi da olentzero?

-Mendian bizi da,txabola batetan

-Bere astoarekin bizi da.

-Nolakoa da olentzero?

-Potoloa da!!!

-(UNAI)Gizon haundia da:tripa haundia dauka,eta bere burua ere haundia da.

-Bai!Eta sudurra,eta begiak,eta belarriak...Dena haundia dauka!(JONE eta HAIZEA)

-(HAIZEA)Zirika bezala!

-(MARTXEL)Horren haundia denez ez da asto gainean ibiltzen

-(ALEX)Ez,astoa opariak banatzeko erabiltzen du.

-Zer egiten du Olentzerok mendian?

-Ikatza prestatzen du.

-(URTZI)Txondorra egiten du.Mendi bat bezalakoa da,lohiarekin egina dago,eta zulotxo batzuk ditu

-(ALEX)Egurra horrat sartzen du eta ikatza egiten du

-Zertarako prestatzen du ikatza?

-(DENAK)Jendeari emateko,etxeak berotzeko

-(MARTXEL) Nere etxea berotzeko kalefakzioa jartzen dugu.

-(ALEX) Guk egurra erabiltzen dugu

-(JONE)Nik Saran,txondorra bat ikusi nuen,baina olentzero ez zegoen han.

-Zertarako etortzen da Berara Olentzero?

-Opariak banatzera etortzen da

-(ALEX)eta gaizki portatzen direnei ikatza ematen die

-(URTZI)Neri ,iaz,ikatza pixka bat utzi zidan

-Eta zer egin zenuen ikatzarekin?

-(URTZI) Etxea berotu nuen

-(MARTXEL) 4 urteko gelan ginenean Ikastolara etorri zen

-(HAIZEA) BAI! Mari Domingirekin etorri zen!

-(UNAI)Ongi portatu ginela erran genion

-(JONE)Eta opariak banatu zituen

-(ALEX)Bai,ipuinak eta goma

-Nor da Mari Domingi?

-(JONE)Zapela zuria eta luzea dauka

-(HAIZEA)Olentzeroren “nobia” da

-(JONE)Bai! Eta ezkonduko dira

-(UNAI)Olentzero gorritzen da,Mari Domingik muxu ematen dionean,lotsatzen da

-(HAIZEA)“Nobios” dira Urtzi eta ni bezala

-(URTZI) Baina guk ez dugu muxurik ematen

-(JONE) Ezkondu ez zaretelako!

-Zertarako ikasten ditugu Gabon kantak?

-Plazan kantatzeko

-(URTZI)Olentzerori gustatzen zaio bere kantak abestea

-(UNAI)Guk kantatzen dugunean plazara etortzen da

-Plazan kantatu eta gero zer egiten duzue?

-(ALEX) iluntzean afaria egiten dugu

-(JONE) besta bat dago

-(ALEX) Gauza onak eta berexiak jaten ditugu

-Zer afaltzen duzue?

-(DENAK) langostino,espagetiak,haragia,arroza tomatearekin,kroketak,pizza,xolomoa......

-Eta postrerako?

-yogurta,turroia

-Eta edateko?

-Zumo,kas,koka kola,ura...

-(MARTXEL) Ardua ez!!

"HORRA,HORRA

GURE OLENTZERO"

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>