Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

KORRIKA!!!!!!!

aio @ 20:47
KORRIKA

Astelehenean egun berezia ospatu genuen ikastolan.Korrika gure herritik pasatu zen,Ikastolaren aintzinetik,hain zuzen ere.Aintzinako astean,eraman genituen petoak margotu genituen,kanta pixka bat ikasi genuen...

Astelehenean kantatzen eta dantzatzen egon ginen,ipuin polita bat aditu genuen.......Hamaiketakoa jan ondoren,gure arropetan korrikako petoak lotu eta ikastola parean (Iamotenean) jarri ginen,ikastolako lagun guztiak eta guraso mordo bat ere.Hantxe agertu ziren Argitxo (DBH.ko Mikel Leiza) eta bere laguntzailea ,Maider (HH 5 urteko neska).Jende aunitz bildu ginen,eta urduritasunez espetu genuen,korrika guregana ailetu zen arte.Euskaldunaraino genuen korrika joateko puska,eta primeran egin genuen.

Gero ikastolara bueltatu ginen,eta eguraldia primerakoa zenez,errekreoan bazkaldu genuen,denak batera.Ondotik jokuak izan ziren.

Hagitz ongi pasatu genuen!! Ttipi-ttapa,ttipi-ttapa korrika!!!

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

#1
ane eta naroa

Kaixo lagunok! primeran pasatu genuen korrika egunean. Eguraldia lagundu zigun eta gustura ibili ginen korrikan. Ongi izan.

#2
Maider

KORRIKA, KORRIKA.... NIK ERE KORRIKA EGIN NAHI NUEN BAINA ISTRIPU TTIKI BAT IZAN GENUEN ETA EZIN IZAN GENUEN KORRIKARIK EGIN, ZE PENA.
HALA ERE, ARGITXOK LEKUKOA HARTZEN IKUSI GENITUEN ETA ANIMMATU ERE BAI.
HEMENDIK BI URTERA ATERAKO GARA,ETA KORRIKA PILA EGINEN DUGU. AUPA ARGITXOK

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>