Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ARRITXULO.n LO BAT!!!

aio @ 20:11
kanpaldia Arritxulo.n

Bai,bai!Oiartzungo Arritxulo aterpean lo bat egin dugu!

Aunitz haunditzen ari gara,eta aurten horrenbeste ikasi dugunez,horrelako irteera merezi genuen.

3,4 eta 5 urtekoak autobusean Oiartzun izeneko herrira joan ginen.Arratsaldea bertako ikastolako parkean pasatu genuen.Ondoren,autobusa berriz ere hartu eta Arritxulora eraman gintuen!

Ze goatze haundiak zeuden han!! denak batera lo egiteko modukoak!Eta halaxe egin genuen,lo egiteko zakua guztiak batera jarri genituen.3 eta 4 urtekoak logela batetan sartu ginen ,eta 5 urtekoak bertze batetan.

Afaldu eta pijamak jantzi ondoren,gure urteroko desfile berexiari hasiera eman genion:pijamen desfilea.Hagitz "guapoak" joan ginen denak.Eta gero dantzaldia hasi zen!!

Gaueko hamaikak arte egon ginen dantza egiten.Baina hor ez zen bukatu besta.Izan ere 3 eta 4 urtekoak lokartu zirela,5 urteko koadrilak solasean segitzen baizuen:almudekin gerrate txiki bat egin zuten,ipuinak kontatu zituzten(baten batek puzkerrak bota ere),sorgin bat ere agertu zen.....

Hori bai,biharamunean goizean goiz ernatu ginen (eguna ongi probextu behar zen) eta gosaldu eta gero mendira joan ginen.Bero aunitz egiten zuenez,bueltan dutxa txiki bat hartu genuen (Olgak botila batzuekin ura bota zigun,eta Amaiak mangerakin busti zigun) .

Hagitz,hagitz ongi pasatu genuen;batzuek bertze lo bat egiteko prest ginen!!!!!!!

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

#1
Ane eta Naroa

Eskerrik asko andereƱoak, primeran pasatu genuen eta.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>