ZIRIKAREN TXOKOA http://zirika.nireblog.com labiagako neska mutilak artistak gara. Tue, 30 Jun 2009 16:39:44 +0100 ZIRIKAREN TXOKOA http://files.nireblog.com/blogs/zirika/gravatar.gif http://zirika.nireblog.com http://nireblog.com SUHILTZAILEAK BISITATZEN http://zirika.nireblog.com/post/2009/06/16/suhiltzaileak-bisitatzen http://zirika.nireblog.com/post/2009/06/16/suhiltzaileak-bisitatzen Suhiltzaileak ikustera hurbildu ginen!!!A ze sorpresa hartu genuen irakasleek suhiltzaileetara gindoazela erran zutenean.Oraingoan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailako lagunak joan ginen.

Kamioiak kanpoan zeuden,eta Berako suhiltzaile bolondresak diren Txema,Juan Ramon eta Jesus gure zai genituen.Asteko Jesus.ek suhiltzaileen lana zein den azaldu zigun:EZ DUTE BAKARRIK SUA ITZALTZEN!!!!

Elurra dagoenean gatza potolo bat botatzen dute,arbolak traban daudenean moztu,uholdeetan lagundu.......

Ibiltzen dituzten arropa eta kasko berexiak ere ikusi eta probatzeko aukera izan genuen.

Eta ondoren,mangerekin ura eta aparra botatzen lagundu genien!!! (bitartean pixka bat jostatzeko probextu genuen)

Bukatzeko kamioietan buelta bat eman ziguten!!!

suhiltzaileei bisita

Comments

]]>
Tue, 16 Jun 2009 18:54:31 +0100
ARRITXULO.n LO BAT!!! http://zirika.nireblog.com/post/2009/06/08/arritxulon-lo-bat http://zirika.nireblog.com/post/2009/06/08/arritxulon-lo-bat kanpaldia Arritxulo.n

Bai,bai!Oiartzungo Arritxulo aterpean lo bat egin dugu!

Aunitz haunditzen ari gara,eta aurten horrenbeste ikasi dugunez,horrelako irteera merezi genuen.

3,4 eta 5 urtekoak autobusean Oiartzun izeneko herrira joan ginen.Arratsaldea bertako ikastolako parkean pasatu genuen.Ondoren,autobusa berriz ere hartu eta Arritxulora eraman gintuen!

Ze goatze haundiak zeuden han!! denak batera lo egiteko modukoak!Eta halaxe egin genuen,lo egiteko zakua guztiak batera jarri genituen.3 eta 4 urtekoak logela batetan sartu ginen ,eta 5 urtekoak bertze batetan.

Afaldu eta pijamak jantzi ondoren,gure urteroko desfile berexiari hasiera eman genion:pijamen desfilea.Hagitz "guapoak" joan ginen denak.Eta gero dantzaldia hasi zen!!

Gaueko hamaikak arte egon ginen dantza egiten.Baina hor ez zen bukatu besta.Izan ere 3 eta 4 urtekoak lokartu zirela,5 urteko koadrilak solasean segitzen baizuen:almudekin gerrate txiki bat egin zuten,ipuinak kontatu zituzten(baten batek puzkerrak bota ere),sorgin bat ere agertu zen.....

Hori bai,biharamunean goizean goiz ernatu ginen (eguna ongi probextu behar zen) eta gosaldu eta gero mendira joan ginen.Bero aunitz egiten zuenez,bueltan dutxa txiki bat hartu genuen (Olgak botila batzuekin ura bota zigun,eta Amaiak mangerakin busti zigun) .

Hagitz,hagitz ongi pasatu genuen;batzuek bertze lo bat egiteko prest ginen!!!!!!!

Comments

]]>
Mon, 08 Jun 2009 20:11:41 +0100
TXILLIDA LEKU http://zirika.nireblog.com/post/2009/06/08/txillida-leku http://zirika.nireblog.com/post/2009/06/08/txillida-leku Txillida leku.ra egin genuen aurtengo azkeneko irteera.Eguraldia zoragarria egin zuen,eta gu gustora ibili ginen eskulturen artean.Ailetu ginenean,taldeetan banatu ginen,eta asmakizunen bitartez eskultura desberdinak aurkitzen joan ginen.Denetarik zegoen:harrizkoak,burnizkoak,soinua ateratzen zutenak....Baso polita ere ikusi genuen,eta zenbait eskulturen artean marraskilo edo karakolak gustora lotan.

Gero txalupan paseotxo bat eman genuen.Irlan bazkaltzeko asmotan ginen,baina ezin izan zen,garbiketa lanetan baizeuden.

Bazkal ondoren Alderdi-Eder.eko parkean primeran pasatu genuen!

txillida leku

Comments

]]>
Mon, 08 Jun 2009 19:11:39 +0100
PSIKOMOTRIZITATE SAIOAK http://zirika.nireblog.com/post/2009/05/04/psikomotrizitate-saioak http://zirika.nireblog.com/post/2009/05/04/psikomotrizitate-saioak

Astero, psikomotrizitate saioak egiten ditugu.Psikomotrizitate gelara joaten gara,eta bertan oinutsik jartzen gara. Ordu t'erdiko saioak egiten ditugu,eta benetan primeran pasatzen dugula.Ikusi,ikusi zeinen ongi moldatzen garen!!

Comments

]]>
Mon, 04 May 2009 20:09:02 +0100
4 ETA 5 URTEKOAK,ANTZEZLE!!!!! http://zirika.nireblog.com/post/2009/04/22/4-eta-5-urtekoakantzezle http://zirika.nireblog.com/post/2009/04/22/4-eta-5-urtekoakantzezle Oraingoan berriz ere,antzerki paregabeak ikusteko aukera izan dugu.Izan ere HH 4 eta 5 urteko neska-mutilak ikuskizun zoragarriak eskeini zituzten.

2 antzerki ikusteko aukera izan genuen:

-ZIRKO TTIPIA:

4 URTEKOEN ANTZERKIA

4 urtekoak zirkoko artistak bihurtu ziren.Denetarik agertu zen zirko polita horretan:lehoi beldurgarriak,elefante haundi-haundiak,tximinoak(platano eta guzi),magoa ,pailazoak.....Dena aurkezle bikain batek gidatua zegoen.

-HAMELINGO TXIRULARIA :
antzerkiak

5 urteko neska-mutilak Hamelingo txirulariaren ipuina antzeztu zuten.Hamelingo herria ikusteko aukera izan genuen,baita bertako biztanleen ohiturak,lanak...Herria xaguz bete zelarik,alkateen eta txirularien arteko lehiaren testigu bihurtu ginen.

Jende aunitz hurbildu zen 2 antzerki hauek ikustera:guraso guztiak,atatxi-amatxi batzuk,anai-arrebak,izeba-osabak,ikastolako ikasleak......

Comments

]]>
Wed, 22 Apr 2009 14:01:50 +0100
JUUL KANPAINA http://zirika.nireblog.com/post/2009/04/22/juul-kanpaina http://zirika.nireblog.com/post/2009/04/22/juul-kanpaina Aste honetan Juul kanpaina dugu.Liburuaren eguna ospatzen denez,guk bozketa berexia egiten dugu:gehien gustatzen zaigun ipuina bozkatu behar dugu.Baina horretarako ikastola girotu egiten da.

Nahiz eta ikasturtean zehar irakasleak ipuin aunitz irakurri eta kontatu,egun hauetan gurasoak gonbidatzen ditugu lana hori egitera.GURASOAK IRAKURLE deitzen diogu ekintza horri:nahi dutenak,ikastolara etorri daitezke HH.ko ikasleei ipuinak irakurtzera.

Aurten aita eta ama aunitz etorri dira.Mota guzietako ipuinak aditzeko aukera izan dugu:3 hartzena,hondartzatakoak,basoan gertatutakoak,oilo batena,2 ahuntzena,ahate eta untxi batena,hodei batena,otso arro batena.....Denak izugarri gustatu zaizkigu.

ESKERRIK ASKO ETORRI DIREN GURASO GUZTIEI!!!!

HH.KO BOZKETAREN EMAITZAK HAUEK IZAN DIRA:

1-Oilo bustia

2-Neu naiz ederrena

3-Kamile itsasoan

4-Bi ahuntzak

5_Genio gaiztoa

Juul,gurasoak irakurle

Comments

]]>
Wed, 22 Apr 2009 14:00:57 +0100
KORRIKA!!!!!!! http://zirika.nireblog.com/post/2009/04/01/korrika http://zirika.nireblog.com/post/2009/04/01/korrika KORRIKA

Astelehenean egun berezia ospatu genuen ikastolan.Korrika gure herritik pasatu zen,Ikastolaren aintzinetik,hain zuzen ere.Aintzinako astean,eraman genituen petoak margotu genituen,kanta pixka bat ikasi genuen...

Astelehenean kantatzen eta dantzatzen egon ginen,ipuin polita bat aditu genuen.......Hamaiketakoa jan ondoren,gure arropetan korrikako petoak lotu eta ikastola parean (Iamotenean) jarri ginen,ikastolako lagun guztiak eta guraso mordo bat ere.Hantxe agertu ziren Argitxo (DBH.ko Mikel Leiza) eta bere laguntzailea ,Maider (HH 5 urteko neska).Jende aunitz bildu ginen,eta urduritasunez espetu genuen,korrika guregana ailetu zen arte.Euskaldunaraino genuen korrika joateko puska,eta primeran egin genuen.

Gero ikastolara bueltatu ginen,eta eguraldia primerakoa zenez,errekreoan bazkaldu genuen,denak batera.Ondotik jokuak izan ziren.

Hagitz ongi pasatu genuen!! Ttipi-ttapa,ttipi-ttapa korrika!!!

Comments

]]>
Wed, 01 Apr 2009 20:47:08 +0100
HH.koak BERTIZERA!!!!AUPA!!!! http://zirika.nireblog.com/post/2009/03/28/hhkoak-bertizeraaupa http://zirika.nireblog.com/post/2009/03/28/hhkoak-bertizeraaupa Martxoak 13.Eguraldi izugarria egin zuen.Bertizen egon ginen eguna pasatzen.Bertan ikusi genituen zuhaitza eta lore aunitz:sekuoia (zuhaitz handi-handiak),intxaurrondoak,jingobilobak,gaztainondoak,e.a.....aunitz gehiago.Lorategian joko batzuk egin genituen:

  • zentzumenak landu
  • animaliak asmatu
  • paisaiako koloreak identifikatu
  • e.a.....

Baina guretzako politenak tunela eta baita ere jolas parkea izan ziren.Zenbat ura edan genuen hango iturritik!!!!!

Berara autobusan bueltatu ginen,atta eta amattoen besoetara.

Bertiz,2009

Comments

]]>
Sat, 28 Mar 2009 14:26:33 +0100
GORA IHAUTERIAK!! http://zirika.nireblog.com/post/2009/03/04/gora-ihauteriak http://zirika.nireblog.com/post/2009/03/04/gora-ihauteriak ihauteriak 2009,goizez

Ortzegun gizena,urtero bezala,mozorrotuta joan ginen gure ikastolara.Bakoitzak nahi zuen mozorroa aukeratu zuen; etxean jauntzi eta ikastolan elkartu ginen denak.Bertan Mari Motots,Sorgin bat eta Iñaki Perurena aurkitu genituen.Dantzan eta jolasean ibili ondoren,ederki gosaldu eta kanpora atera ginen.Eguraldi ona zegoenez,Kanttonberri auzoan zehar "zingarrarraultze" eskatzen ibili ginen:arraultzak,goxokiak,txokolatea,txistorra...gauza aunitz bildu genituen!

ETA ARRATSALDEAN .....

ihauteriak 2009,arratsaldez

Arratsaldean,txikien inude eta artzaiak ospatzen da gure herrian.Eta gu,haur hezkuntzakoak,mozorrotu egiten gara eta konparsa gisara ateratzen gara beraien gibeltik.

Aurten "HAMELINGO TXIRULARIA" genuen mozorrotzeko aukeratutako gaia.Eta gu xaguak ginen.Guraso koadrila bat etorri zen gurekin batera,baina beraiek herritarraz mozorrotu ziren.Dantza aunitz egin genuen.Leher eginda bukatu genuen,baina ederki pasatu genuen eguna.

Comments

]]>
Wed, 04 Mar 2009 22:16:22 +0100
AURTEN ERE DANBORRADA!!! http://zirika.nireblog.com/post/2009/02/07/aurten-ere-danborrada http://zirika.nireblog.com/post/2009/02/07/aurten-ere-danborrada Azken urteetan bezala,aurten ere danborrada eguna ospatu genuen Ikastolan.Etxetik danborrak ekarri genituen (danborrarik ez zuenak:latak,kaxak...).Hori bai,lehendabizi txano dotoreak margotu genituen.Dena prest geneukala,danborrak jotzen hasi ginen.Entsaio txiki bat egin genuen,eta ondoren..........gure danborradari hasiera eman genion!

danborrada (2009)

Hagitz gustora aritu ginen.Gure irakasleek erran zigutenez,danborra primeran jotzen dugu! Baina orain, hurrengo urterarte espetu beharko dugu!

Comments

]]>
Sat, 07 Feb 2009 12:56:21 +0100
OLENTZERORI BURUZKO ELKARRIZKETA http://zirika.nireblog.com/post/2009/02/03/olentzerori-buruzko-elkarrizketa http://zirika.nireblog.com/post/2009/02/03/olentzerori-buruzko-elkarrizketa Gabonetan,"Diario de noticias"egunkarian HH 5 urteko gelakoei egindako elkarrizketa bat argitaratu zuten.Hona hemen egin zitzaien argazkia eta beraien erantzunak:

ELKARRIZKETA

OLENTZERORI BURUZKO ELKARRIZKETA

HH 5 urteko gelako laguntxo batzuekin egon gara solasean:Unai,Haizea,Martxel,Jone,Urtzi,Alex.

Olentzerori buruz dakitena kontatzea eskatu diegu.Irakurri ezazu eta erne egon,gauza bitxiak ezagutuko dituzu eta!!

-Badakizue segiduan nor etorriko den?

-BAI!! Olentzero!!

-Eta non bizi da olentzero?

-Mendian bizi da,txabola batetan

-Bere astoarekin bizi da.

-Nolakoa da olentzero?

-Potoloa da!!!

-(UNAI)Gizon haundia da:tripa haundia dauka,eta bere burua ere haundia da.

-Bai!Eta sudurra,eta begiak,eta belarriak...Dena haundia dauka!(JONE eta HAIZEA)

-(HAIZEA)Zirika bezala!

-(MARTXEL)Horren haundia denez ez da asto gainean ibiltzen

-(ALEX)Ez,astoa opariak banatzeko erabiltzen du.

-Zer egiten du Olentzerok mendian?

-Ikatza prestatzen du.

-(URTZI)Txondorra egiten du.Mendi bat bezalakoa da,lohiarekin egina dago,eta zulotxo batzuk ditu

-(ALEX)Egurra horrat sartzen du eta ikatza egiten du

-Zertarako prestatzen du ikatza?

-(DENAK)Jendeari emateko,etxeak berotzeko

-(MARTXEL) Nere etxea berotzeko kalefakzioa jartzen dugu.

-(ALEX) Guk egurra erabiltzen dugu

-(JONE)Nik Saran,txondorra bat ikusi nuen,baina olentzero ez zegoen han.

-Zertarako etortzen da Berara Olentzero?

-Opariak banatzera etortzen da

-(ALEX)eta gaizki portatzen direnei ikatza ematen die

-(URTZI)Neri ,iaz,ikatza pixka bat utzi zidan

-Eta zer egin zenuen ikatzarekin?

-(URTZI) Etxea berotu nuen

-(MARTXEL) 4 urteko gelan ginenean Ikastolara etorri zen

-(HAIZEA) BAI! Mari Domingirekin etorri zen!

-(UNAI)Ongi portatu ginela erran genion

-(JONE)Eta opariak banatu zituen

-(ALEX)Bai,ipuinak eta goma

-Nor da Mari Domingi?

-(JONE)Zapela zuria eta luzea dauka

-(HAIZEA)Olentzeroren “nobia” da

-(JONE)Bai! Eta ezkonduko dira

-(UNAI)Olentzero gorritzen da,Mari Domingik muxu ematen dionean,lotsatzen da

-(HAIZEA)“Nobios” dira Urtzi eta ni bezala

-(URTZI) Baina guk ez dugu muxurik ematen

-(JONE) Ezkondu ez zaretelako!

-Zertarako ikasten ditugu Gabon kantak?

-Plazan kantatzeko

-(URTZI)Olentzerori gustatzen zaio bere kantak abestea

-(UNAI)Guk kantatzen dugunean plazara etortzen da

-Plazan kantatu eta gero zer egiten duzue?

-(ALEX) iluntzean afaria egiten dugu

-(JONE) besta bat dago

-(ALEX) Gauza onak eta berexiak jaten ditugu

-Zer afaltzen duzue?

-(DENAK) langostino,espagetiak,haragia,arroza tomatearekin,kroketak,pizza,xolomoa......

-Eta postrerako?

-yogurta,turroia

-Eta edateko?

-Zumo,kas,koka kola,ura...

-(MARTXEL) Ardua ez!!

"HORRA,HORRA

GURE OLENTZERO"

Comments

]]>
Tue, 03 Feb 2009 16:09:32 +0100
OLENTZERO IKASTOLAN!!!!! http://zirika.nireblog.com/post/2009/01/20/olentzero-ikastolan http://zirika.nireblog.com/post/2009/01/20/olentzero-ikastolan olentzeroOlentzero Ikastolara hurbildu zen.Opariz betetako zaku haundi batekin etorri zen,eta gela bakoitzeko oparitxo batzuk banatu zituen.Aurten Maridomingi ezin izan zuen berekin batera etorri,hagitz lanpetuta baizebilen.

Hagitz konten jarri ginen,eta urte guzian zehar nahiko ongi portatzen garela erran genion.Berak bazekien batzuetan kaskar xamar portatu izan garela,eta hobetzen saiatuko garela erantzun genion.

Olentzerorekin solasean egon ginen (nahi zuenak musu bat emateko aukera ere izan zuen) eta aurten ikasitako kanta berria abestu genion.Kantua "martxoso" xamarra da,eta olentzerori aunitz gustatu zitzaion.

"Horra,horra,horra gure olentzero

pipa hortzetan duena eserita dago.

pa-pa-pa-pa-pa-pa....."

Comments

]]>
Tue, 20 Jan 2009 15:58:37 +0100
Gurasoak erritmo eta ingelesa egiten http://zirika.nireblog.com/post/2008/12/17/gurasoak-erritmo-eta-ingelesa-egiten http://zirika.nireblog.com/post/2008/12/17/gurasoak-erritmo-eta-ingelesa-egiten Gurasoak dantzan

Egun hauetan Haur Hezkuntzako guraso,amatxi-atatxi,osaba-izeba....denak gonbidatu ditugu gurekin batera erritmo eta ingelesa egitera.

Ana.rekin ingelesa pixka bat ikasi dute (gutti! guk beraiek baino gehiago dakigu!!).Eta Begoñak denak dantzan paratu zituen.Baina uste dugu ,hortan ere,gehixeago ikasi beharko dutela!!

Bertze egunen batetan berriz ere etorri beharko dute , behar den bezala dantzatzen ikastera!!!!

Animo!! Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!

Comments

]]>
Wed, 17 Dec 2008 19:30:22 +0100
IBARROLA.ren LANA IMITATUZ http://zirika.nireblog.com/post/2008/12/17/ibarrolaren-lana-imitatuz http://zirika.nireblog.com/post/2008/12/17/ibarrolaren-lana-imitatuz Basoa

Udazkena denez,eta 4 urteko gelakoak Ibarrolak margotutako basoa lantzen ari zirela,guk ere gure basoa margotzea erabaki genuen.Horretarako HH.ko ikasle bakoitzak bere enborra ekarri behar zuen.Denetarik zegoen:haundiak,txikiak,zabalak,zutik egoten zirenak.....Enborra guztiak ikastolan genituela,lanari ekin genion.Tenpera prestatu eta denak margotzen hasi ginen (zaila egin zitzaigun,enborra margotzea ez baita paperan margotzea bezain erraza).

Begitu!Begitu ze baso polita sortu dugun!!!Momentuz ikastolan jarrita dago,HHko sarreran.(Hontza bat ere agertu da,bertan bizi dena)

Comments

]]>
Wed, 17 Dec 2008 18:51:26 +0100
EUSKARAREN ASTEA http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/22/euskararen-astea http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/22/euskararen-astea argitxo-2.jpgAbenduaren 3an Nazioarteko Euskararen eguna ospatzen da.Guk,azaroaren 25tik abenduaren 2ra EUSKARAREN ASTEA ospatuko dugu gure ikastolan.

Hortarako,Euskaraz Biziko arduradunak,Gorputz Hezkuntzako irakaslearen laguntzarekin,zenbait ekintza prestatu dituzte.Ikasleak,irakasleak,gurasoak,ikasle ohiak,bazkideak.....DENAK GONBIDATUTAargitxo.jpg ZAUDETE!!!!

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Azaroaren 25(asteartea):IKASPILOTA eta bertso-saioa:LH 3.zikloa goiz osoan zehar frontoian ariko dira Baztan eta Lesakakoekin batera.11:45tan HH,LH,DBHkoak pilota partiduak ikustera eta bertsoak entzutera hurbilduko gara.

Azaroaren 26(asteazkena):Argitxoren marrazkiak eta eskulanak egingo ditugu .Eta Argitxo eta bere laguntzailearen ipuiakadituko ditugu.

Azaroaren 27(ortzeguna):arratsaldez,jokuak eta tailerrak.

Azaroaren 28(ortzirala):Argitxoren lehiaketaren sari banaketa

Abenduaren 1(astelehena):euskarari buruzko hausnarketa.

Abenduaren 2(asteartea):Arratsaldez kantu saioa 16:15etan

Comments

]]>
Sat, 22 Nov 2008 12:54:13 +0100
3 URTEKO GELAKO ARTISTAK http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/10/3-urteko-gelako-artistak http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/10/3-urteko-gelako-artistak
3 URTEKO ARTISTAK

3 gelakoak artista batzuk gara!!!Begiratu ongi nolako etxe polita margotu genuen!!

Ah!eta etxetik ekarritako limoiekin sagarroiak egin genituen .Nola?ez dakizula zer diren sagarroiak???Hortxe dituzu,mahai gainean dauden laguntxo hoiek dira.Zuk ,beharbada ,trikuak deituko dituzu,baina Beran sagarroia deitzen zaie

Comments

]]>
Mon, 10 Nov 2008 22:33:22 +0100
BIDAIAK EGIN DITUGU http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/10/bidaiak-egin-ditugu http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/10/bidaiak-egin-ditugu gure bidaiak

5 urteko neska-mutilak ,Gulliver.en ipuina irakurri ondoren,zenbait bidai egin ditugu.Leku hauetan egon gara (hori bai,ikastolatik atera gabe!!):Paris,Amerika,Txina,Australia,Saharako basamortua.

Paris.en garbi genuen zer aurkitu dezakegun:Eurodisney!! Baina dorre luze bat dagoela ere ikasi dugu,Eiffel izenekoa.

Ameriketan indioak eta bakeroak topatu genituen.

Txina.ra egin genuen bidaian,palillo edo txotxa txinatarrekin gosaldu genuen (argazkietan lortu genuela ikusiko duzue,ez bait zen batere erraza!!).Ni hao (kaixo) eta zai jian (agur) erraten badakigu,dagoeneko.

Australian gustora egon ginen,izan ere bertan,krokodriloak,koalak,marrazoak,kanguroak....eta surflariak aurkitu ditzazkegula ikasi genuen.

Eta Sahara.n,gure azkeneko bidaian,beraiek ibiltzen dituzten oihalekin jantzi ginen,non eta nola egiten duten lo ikasi genuen.......eta ,noski,beraiek bezala agurtzen ere:"salamalekum "

Guregatik balitz bidaiatzen jarraituko genuke,irakasleari galdera aunitz egin bait dizkiogu:"non dago Ipar Poloa?Non dago Argentina ?Eta Brasil?Eta Jamaika....."(nabari da futbolariak daudela tartean)

Comments

]]>
Mon, 10 Nov 2008 22:02:21 +0100
4 URTEKO GELA APAINTZEN ARI GARA http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/10/4-urteko-gela-apaintzen-ari-gara http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/10/4-urteko-gela-apaintzen-ari-gara HH 4 urteko gelan udazkena

Udazkena ailetu denez,gure gela apainduko dugu.Horretarako,buztinarekin,onddo bikainak sortu ditugu,baita plastilinarekin ere.(ARTISTA BATZUK GARA!!!!)

Ikastolako pasiloan zinaurritegi bat jarri dugu,eta zuhaitz baten homa-irudi polita

Comments

]]>
Mon, 10 Nov 2008 21:23:59 +0100
Badator Zirika!!!!!! http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/03/badator-zirika http://zirika.nireblog.com/post/2008/11/03/badator-zirika zirika2zirika-2.JPG

Gure ikastolan badugu lagun haundi bat . Bere izena Zirika da. 10 urte ditu.Berako baserri batean bizi da. Urtero bizpahiru aldiz etortzen da Ikastolara gurekin jolastera. Batzuetan opariak ekartzen ditu: loreaK, fruituak...

Bertzeetan ipuina eta kontu aunitz kontatzen dizkigu,eta guk gauza aunitz ikasten zirikaditugu,Zirika.k erraten duena erne-erne aditzen egoten bait gara.Inauterietan ere gurekin batera mozorrotu eta dantza egiten du.

Comments

]]>
Mon, 03 Nov 2008 19:16:07 +0100
IRTEERAK http://zirika.nireblog.com/post/2008/10/27/irteerak http://zirika.nireblog.com/post/2008/10/27/irteerak Prestatu zaitezte!! Hauek izango dira aurten egingo ditugun irteerak:

Martxoan Bertiz.era joanen gara

Maiatzan Txillida-leku.ra,hango eskulturekin jostatzera

Eta KANPALDIA :Oiartzunera ,Arritxulo aterpera lo egitera!!!!!

Comments

]]>
Mon, 27 Oct 2008 19:12:09 +0100